XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Askatu nere kateak.

- Pistola beltza, PUM. Akabo. Agur.

- Egun argitan gauzak garbiago ikusten dira.

Zuhaitz bat bere hosto berdeekin, ikusi nuen txoko argi batetan, nere izena izkribratuta zuen eta izenaren erdian iltze buru haundi haundi bat sartuta zuhaitzaren odoletan, bihotzeraino, ikusten nuen guztia bihurtu zen berde eta koloretsu, loreen eta tximeleten dantzan argi, eguzkiaren eta mendiaren edertasunaren osasuna, belar heze berdeetan etzan nintzen, zuhaitzaren adar hostodun berdeen itzaletan.

Hezetasuna ipurdian nuen nabaritzen.

Errekatxo baten ur gardenak pasatzen ziren nere ipurdi azpitik, galtzabakeroa blai eginda nuen, pixa eginda.

Zuhaitza usteltzen ari zen, iltzearen herdoilak herdoila.

Izena haunditzen ari zen guztiaren gainetik nagusitzen nere gainean erortzeko.

Ni ez nintzen konturatzen zeruaren urdinean hodeien martxa eta irudi begiratzen, lainotatik tontor pikortsua garbitzen zela zeruko bukaeran eo eo hasieran, nere helburu zoriontsua...... oso pozik nintzen.

Bitartean izenak handitzen jarraitzen zuen zuhaitzaren gainetik, zuhaitz lehorra ez zen ezer eta erori egin zen atzeruntz iltze herdoilaren ziztada bortitzaz.

Eta haunditzen eta haunditzen izena nere itzal. Gainean erori zitzaidan ni erabat zapalduz, ni suntsituz.

Gutxienez letra bakoitzak mila kilo bai izango bait zuen eta zortzi letrek, imajina... lurperatu ninduten erabat.

Eta zortzi letra haundiak, harri landu pisuak hor gelditu ziren, erosio eo klimaren eraginetan aztarna betirako, betirako.

- Bazen gizon jator bat.

Noblea, leiala, fidagarria eta beti egia esaten duten horietako inozo bat, inozo bakarra behar bada.